• Non zaude
  •    Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua
  •    Nazioarteko Programa
  •      >>>   Zergatik

Zergatik?

Nazioarteko Programa dugu Bilboko Merkataritza Ganberaren Unibertsitate Eskolaren bereizgarrietako bat.

Etorkizuna “globala” da. Gizartea gero eta nazioartekotuago dago, are gehiago enpresa munduan. Ikuspegi global hori izatea funtsezkoa da arrakasta profesionala izateko.

Enpresa Kudeaketa eta Marketin Graduaren nazioarteko bokazioaren erakusgarri, ikasleak aukera dauka ikasturte oso bat egiteko Europako beste unibertsitate batean.

Ikasleak aukera du atzerriko bi hizkuntza ikasteko, nazioarteko enpresen kasuak etengabe lantzeko, BMGUEn bertan beste nazionalitate batzuetako ikaskideak ezagutzeko, irakasgai asko ingelesez jasotzeko, e.a. Horregatik, ikasleek sentsibilitate berezia lantzen dute eta interesa pizten zaie beren ikasketen gailurra izango den nazioarteko unibertsitate-esperientzia bizitzeko.

Programa honek hiru helburu nagusi dauzka:

  • Intelektualki eta profesionalki haztea:
    Gaitasunak hobetzea prestakuntza gehiago jasoz.
    Irakaskuntza-eredu desberdin bat ezagutzea.
    Gainera, programa askok aukera ematen dute jomuga herrialdeko titulazio ofiziala ere eskuratzeko (titulazio bikoitza).
  • Atzerriko hizkuntza hobetzea:
    Aukera paregabea da atzerriko hizkuntza hobeto erabiltzen ikasteko, erabat menperatzeraino.
  • Esperientzia pertsonal baliotsua bizitzea
    “Erosotasun eremutik” ateratzea, eta egunez egun autonomoki bizitzen ikastea.
    Harreman berriak egitea.
    Kultura arteko ingurunera ohitzea.

Helburu horietatik abiatuta, BMGUEk balio handiko nazioarteko eskaintza sortu du, eta hauek dira bere giltzarri garrantzitsuenak:

  • Unibertsitate ezagun batean
    Unibertsitateak aukeratzean kontutan hartu da bertako irakaskuntzaren izen ona.
  • Ikasturte osoa
    Esperientziak benetako balioa izan dezan, eta ikaslea benetan integratu dadin, programak urtebeteko iraupena izan behar du gutxienez.
  • Enpresa Kudeaketa eta Marketin Graduarekin lerrokatutako ikasketak
    Atzerriko ikasketek koherentzia izan behar dute prestatu behar den profilarekin, kreditu gehienak aitortu (baliokidetu) ahal izateko (programaren %80a gutxienez).