Helburuak eta gaitasunak

Helburuak

  • Enpresaren kontzeptu integral bat sustatu eta barneratu ikasleengan, enpresari eragiten dioten agenteak, baliabideak eta prozesuak ezagutaraziz.
  • Profesionalak prestatu merkatuak aztertzeko, joerak identifikatzeko eta aukerak detektatzeko toki, eskualde, Estatu nahiz nazioarte mailan.
  • Ikasleei erakutsi “bezeroa” harreman komertzialetako protagonista nagusia dela eta baita ere enpresaren “izatearen arrazoia”, enpresak bere premiak ase behar dituelako.
  • Ikasleei behar dituzten gaitasunak eman aktiboki parte har dezaten toki, eskualde, Estatu nahiz nazioarteko merkatuetako garapen proiektuetan, helburuak definituz, estrategiak sortuz, baliabideak kudeatuz eta ekintza planak exekutatuz.
  • Ikasleengan gaitasun kritikoa eta erantzukizun etikoa garatu enpresen errealitateak aztertzerakoan, jakin dezaten egoerak diagnostikatzen eta konponbideak eskaintzen enpresaren lehiakortasuna hobetzeko, betiere prozesuko lidergora edo egituretara bideratuta
  • Garrantzia eman “pertsonari”, bere esku dagoelako harreman positiboak sustatzea lantaldeetan, eta baita ere antolakundearen eta, oro har, gizartearen aurrerabidea bultzatzea.
  • Ikasleen artean bake baloreak eta pertsonen oinarrizko eskubideen nola balore demokratikoen errespetua sustatu -bereziki gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna-, euren ingurune pertsonalean nahiz profesionalean modu praktikoan aplikatu dezaten eta ezgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta beren bizi-baldintzak hobetzeko balia dezaten.

Gaitasunak

Gaitasun orokorrak

  • CG1: Gauza izatea fenomenoak eta egoerak aztertzeko eta sintetizatzeko.
  • CG2: Gauza izatea proiektuak planifikatu eta antolatzeko, eraginkortasunez zehaztuz xedeak, jomugak, helburuak eta lehentasunak; jarduerak, epeak eta baliabideak ezarriz, eta exekuzioa kontrolatuz.
  • CG3: Gauza izatea ideiak eta kontzeptuak ulertu eta adierazteko, ahoz nahiz idatziz, gaztelaniaz edota euskaraz.
  • CG4: Gauza izatea ideiak eraginkortasunez ulertu eta adierazteko ingeles maila altuan, edozein ingurunetan moldatzeko, eta maila ertaina izatea atzerriko beste hizkuntzaren batean, gutxienez enpresa munduan moldatzeko.
  • CG5: Informazio eta komunikazio teknologiak baliatzea ikasketetan eta testuinguru profesionalean (erabiltzaile mailan), gauza izateko informazio iturrietara sartzeko eta bitarteko gisa erabili ahal izateko komunikatzeko, harremanetarako eta informazioa gordetzeko, bai eta ikasketetarako edo ikerketarako.
  • CG6: Gauza izatea bitarteko desberdinetan informazioa bilatu, aukeratu eta kudeatzeko.
  • CG7: Gauza izatea arazoak konpontzeko sormena erabiliz, alternatibak bilatuz, alternatiba horiek baloratuz eta erabakiak hartuz.
  • CG8: Gaitasun kritikoa eta auto-kritika garatzea.
  • CG9: Gai izatea beste arlo batzuetako adituekin integratu eta komunikatzeko testuinguru desberdinetan.
  • CG10: Gaitasunak garatzea pertsona arteko harremanetarako, modu positiboan harremantzeko eta dibertsitatea eta kultur-aniztasuna aitortu eta errespetatzeko.
  • CG11: Balioa ematea gizartearekiko eta balore demokratikoekiko konpromiso etikoari, justiziatik eta sostengarritasunetik abiatuta, etorkizuneko orientazio global batekin eta, bereziki, ezgaitasunak dituzten pertsonen eta gizon-emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeari.
  • CG12: Autonomia garatzea ikasketan eta zereginetan, eta erantzukizuna lantzea konpromiso kolektiboetan.
  • CG13: Gauza izatea egoera desberdinetara eta ingurune aldakorretara egokitzeko.
  • CG14: Gauza izatea proiektu edo antolakundeak zuzentzeko, eragin positiboa izanez taldearengan, pertsonak integratuz eta pertsonei garatzen lagunduz.
  • CG15: Jarrera egokia izatea proiektuei ekiteko, dituzten arriskuen ezaguera osoarekin eta arduratsuki.
  • CG16: Argi izatea ikasketa prozesua bizitza osoan luzatuko dela.
  • CG17: Antolakundearekiko konpromisoa sendotzea, garapenetik eta etika profesionaletik, kalitatetik eta etengabeko hobekuntzatik abiatuta.

 

CGaitasun espezifikoak

  • CE1: Arazorik gabe erabiltzen jakin finantza, merkataritza eta estatistika ereduetan aplikatu daitezkeen oinarrizko tresna matematikoak.
  • CE2: Ezagutu eta erabili merkataritzako ikerketetan erabiltzen diren eredu estatistikoak.
  • CE3: Arazorik gabe erabiltzen jakin kudeaketara aplikatutako informazio eta komunikazio teknologiak.
  • CE4: Ondo ulertu enpresen antolakuntza eredu desberdinak, ongi bereiziz eremu funtzional nagusiak eta erabaki-esparru garrantzitsuenak.
  • CE5: Identifikatu giza faktoreak enpresan jokatzen duen papera eta gauza izan pertsonen kudeaketako prozesuak deskribatzeko.
  • CE6: Ezagutu ekonomiaren funtsezko kontzeptuak, makro eta mikro eskaletan.
  • CE7: Ongi jakin aztertzen ingurune ekonomikoak, eta jakintza hori baliatu enpresa jarduera zehatzen egokitasunari buruzko erabakiak hartzeko.
  • CE8: Ulertu eta barneratu kontsumitzailearen eta talde sozialen portaera baldintzatzen duten printzipioak eta aldagaiak.
  • CE9: Jakin nola erabili merkataritza edo merkatu ikerketa mota desberdinak, eta gauza izan horiek aplikatzeko eta emaitzak interpretatzeko eta, bide horretatik, erabakiak hartzeko.
  • CE10: Identifikatu araudiek eta legeek enpresen kudeaketan dituzten inplikazioak.
  • CE11: Jakin nola aplikatu kontularitza-prozedurak eta, lortutako informazioan oinarriturik, diagnostikatu enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioa.
  • CE12: Gauza izan enpresa txiki eta ertain bateko erabaki ekonomiko-finantzarioak hartzeko.
  • CE13: Ezagutu kostu-kontabilitatearen eredu nagusiak, eta gauza izan eredu horiek enpresa bateko kostu-kontrolari aplikatzeko.
  • CE14: Jakin nola aplikatu kobratzeko eta finantzatzeko formula desberdinak nazioarteko eragiketetan.
  • CE15: Gai izan merkatuak garatzeko estrategiak prestatzeko.
  • CE16: Gai izan erabakiak hartzeko Marketing-mixa (produktua, prezioa, banaketa eta komunikazioa) kudeatzean.
  • CE17: Jakin nola erabili bezeroekiko negoziaketa komertzialaren mekanismoak eta teknikak.
  • CE18: Jakin nola egin enpresa txiki edo ertain baten marketin eta merkataritza plana.
  • CE19: Ongi ulertu enpresa komunikazioko formula desberdinak, bereziki publizitateari eta harreman publikoei dagozkienak, eta gai izan komunikazio kanpaina bat definitzeko edota kontratatzeko.
  • CE20: Identifikatu garraio mota desberdinen berezitasunak eta agente eta operatzaile logistikoen gaitasunak eta gai izan banaketarako plan logistiko bat definitzeko edota kontratatzeko.
  • CE21: Gai izan bezeroak atzemateko edota leialtzeko plan bat diseinatu eta exekutatzeko.
  • CE22: Ezagutu eta jakin erabiltzen teknologia berrietan oinarritutako marketin tresna berriak: harremanetarako marketina, zuzena eta interaktiboa, merkataritza elektronikoa, e.a.