• Non zaude
  •    Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua
  •    Ikuspegi bikoitza eta espezializazioak
  •      >>>   Ikuspegi bikoitza

Ikuspegi bikoitza

Orokorra

ENPRESEN KUDEAKETA

- Enpresaren ikuspegi osoa ematen du.

- Testuinguruan jartzen du antolakunde osoa

- Polibalentzia eta malgutasuna ematen dio ikasleari.

Espezialista

MARKETINA

- Merkatua da enpresa baten erreferentzia eta izateko arrazoia.

- Marketina: erabaki guztien erdigunean.

 

Gradua definitzean erabaki zen marketinak protagonista izan behar zuela, baina enpresa munduaren ezagutza globala ere badago marketinerako orientazio horren azpian. Hori horrela erabaki zen hainbat gogoeta egin ondoren.

Batetik, merkaturanzko orientazioa elementu erabakigarri bihurtu delako enpresetan. Marketina erabakien “erdigunean” kokatu da, baina antolakundeko funtzio guztietan du eragina.

Bestetik, marketina bere testuinguruan ulertuz askoz ikuspegi aberats eta errealagoa lortzen delako, eta horrela profesional konpetenteagoak lortzen direlako.

Gainera, gure inguruko enpresa-sareko antolakundeak, oso dinamikoak badira ere, txikiak eta ertainak dira, beraz, zuzendaritza-talde txikiak dituzte; halere, talde horietako kideek ikuspegi globala badute, polibalenteak eta malguak izango dira (ezaugarri oso estimatuak inondik ere) eta posible izango dute beste funtzio batzuetara “aldatzea” beren nahien edo aukeren arabera.

Ondorioz, apustu egin da ikuspegi zehatz baten alde: “marketina enpresaren kudeaketa globaletik” edo “enpresen kudeaketa marketinaren ikuspegitik”. Apustu horrek eta Eskolaren beste ezaugarri tradizionalek egiten dute berezi proiektu hau.