• Non zaude
  •    Ganberan Ikastea
  •      >>>   Sarbidea

Sarbidea

1. Eskaintzen diren plazak
100 plaza

2. Sartzeko baldintzak:

  • Unibertsitatera sartzeko Probak gaindituak izatea edo Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen Arloko Gradu Ofizial bat egiteko aukera ematen duen beste edozein titulu izatea.
  • Onarpen prozesua gainditzea.
  • Atzerriko hizkuntzak jakitea: Ikastetxeak aurretiazko baldintza gisa eskatzen die ikasleei atzerriko hizkuntzen jakintza-maila zehatz bat izatea (B2 maila ingelesean eta B1 alemanean edo frantsesean). 
    Halere, jakintza-maila hori ez duten ikasleek aukera izango dute Graduan sartzeko, baldin eta konpromisoa hartzen badute ikasturtearen lehen hiru urteetan maila hori lortzeko. Eskolak prestakuntza-programa espezifiko bat eskainiko die horretarako, Ikasketa Planarekin bateragarria eta bertan integratua.
  • Esperientzia profesionalaren bidez sartzeko aukera
    Ez dago aukerarik

3. Sartzeko eskaera

  • Ikastetxean sartzeko eskaera egin ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaile guztiek:
    ikasketetara sartzeko izan beharreko titulazioa dutenek; edo ikasturtea hasi baino lehen lor dezaketenek (adibidez, batxilergoko 2. maila egiten ari direnek).

  • Aurkeztu behar den dokumentazioa:
    • Izen-emate inprimakia, behar bezala beteta.
    • Espediente akademikoa, jatorrizko ikastetxeak egiaztatua, DBHko 3. mailatik aurrera.
    • Batxilergoko titulua edo Goi-mailako Prestakuntza Ziklo bateko titulua dutenek edo Unibertsitatera sartzeko Probak gainditu dituztenek, titulua bera edo proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte.

4. Epeak

Dagoeneko zabalik dago matrikulazio prozesua

Informazio gehiagorako deitu 94 470 24 84 telefonora edo idatzi escuela@camarabilbao.com  helbidera.

 

5. Onarpen prozesua

* Sarrera probak 2017ko maiatzaren 25ean izango dira, eguerdiko 15:30ean.

Ikasleak libre dagoen plaza kopuruaren arabera onartuko dira. Onarpen prozesuaren helburua da ezaugarri hauek dituzten hautagaiak identifikatzea:

    • Ikasketak gainditu ditzaketenak.
    • Landu beharreko profil profesionalekin bat datorren profil pertsonala dutenak, lan munduan hobeto integratu daitezen.

 

Horretarako, metodo hauek hartuko dira kontuan:

  • Espediente akademikoaren azterketa
    Kontuan hartuko dira ikastetxean sartu aurreko ikasturteak (adibidez: batxilergoko bi urteak, eta DBHko azken bi urteetaraino), Unibertsitatera sartzeko probak edo bere ikasle-ibilbidea nolakoa izan den erakusten duen beste edozein informazio.

  • Nortasunaren testa
    Ikastetxean bertan egingo da; ikasketekin lotutako gaitasun intelektualak neurtuko ditu eta ikaslearen profil pertsonala ebaluatuko du, jakiteko bateragarria den ikasi nahi duen ogibidearekin.

  • Aurrez aurreko elkarrizketa
    Elkarrizketa horretan baloratuko da zenbateraino dagoen motibaturik proposatutako ikasketekin, nolako jarrera duen iakstetxean integratzeko eta zenbateko interesa duen irteera profesionaletan. 
    Profesional adituek egingo dute balorazio hori, eta azken erabakia hartzeko kontuan hartuko dute nolako perspektibak dauzkan hautagaiak ikasketetan aurrera egiteko eta arrakasta profesionala izateko.
  • Ingeleseko proba, ahozkoa eta idatzia
    Proba honen bidez jakingo da hautagaiak baduen Hizkuntzen Plan Osagarrian sartzeko gutxieneko mailarik, eta hainbat hobekuntza-gomendio eskainiko zaizkio ikastetxean sartu aurretik.

 

 

KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDAGAIAKBalorazio metodoakBalorazioa
Espediente akademikoaren azterketaTest psikoteknikoa (adimenaren balorazioa)Test psikoteknikoa (nortasunaren balorazioa)Aurrez aurreko elkarrizketaIngeleseko probaBalorazioaHaztapena
Zenbateraino dagoen motibaturik enpresa munduarekin, batik bat, marketinarekin       X     %40
Zenbateraino ezagutzen dituen zentroaren ezaugarriak eta estiloa       X     %15
Ikasteko gaitasuna X X         %20
Zenbateraino datorren bat profil pertsonala landu beharreko profil profesionalekin     X X     %15
Ingelesez komunikatzeko gaitasunak         X   %10
Batez besteko balorazio haztatua              

 

Balorazioa globala izango da; ikaslea onartua izango da 10 puntutik 5eko batez besteko balorazio haztatua gainditzen badu, eta bakarkako balorazioetan 3,5 baino nota baxuagorik ez badu.

Onarpen proba bakoitzaren ondoren, betiere libre dauden plazen arabera eta Unibertsitatean sartzeko probak -edo horren baliokideak- gainditzen badira, hiru aukera egongo dira:

    • Onartua
    • Ez onartua
    • Itxaron zerrendan, baieztatzeko dauden izen-emate kopuruaren arabera, batez ere balorazioa 6,5 baino baxuagoa bada.

Onartuei gomendioak egingo zaizkie, ikasturtea hasi baino lehen hobetu ditzaten onarpen prozesuan identifikatuko ahuluneak (ingelesa, matematika…).


Onarpen baldintzatua
Onartuak izan daitezke Gradura sartzeko behar den titulaziorik ez duten baina ikasturtea hasi baino lehen eskuratzeko aukera duten hautagaiak, baldin eta baldintza horiek gainditzen badituzte data zehatz bat baino lehen.


Onartutako ikasleak

Izen-ematea konfirmatu beharko dute “Plazaren Erreserba” eta “Matrikularen Formalizazioa” eginda, puntualki jakinaraziko diren epeak eta prozedurak betez.

Unibertsitateko beste ikasketa batzuetatik datozen ikasleek:

Oharra: Edonola ere, eskolan onartua izateko, ikasleak behin betiko lortu beharko ditu eta ondoren ziurtatu egin beharko ditu titulazioari dagozkion ikasketak egiteko legalki baliozkoak diren tituluak eta espediente akademikoa formalizatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du. Matrikulatze datatik sei hilabete igaro badira eta aipatutako dokumentuen ziurtagiririk aurkeztu ez badu, matrikula iraungi eta baliogabetu egingo da eta, beraz, ikasleak ezingo du ikasketekin jarraitu.

6. Interesatuentzako informazioa eta orientazioa:

Sustapen eta Onarpen Sailean zure esanetara gauzkazu, eta gure Eskolan sartzeko behar duzun zerbitzua, laguntza eta informazioa eskainiko dizugu.

-Ikasturte akademikoan zehar ondoko jardueretan parte hartzeko gonbita egiten dizugu:

  • Ate irekien jardunaldiak: saio informatzailea eta eskolako bisita gidatua egingo dira.

  • Saio informatzaileak Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eskoletan.


-UNITOUR Unibertsitateen Azokan egongo gara.

-Aurrez aurreko elkarrizketak egingo ditugu informazioa emateko.

 

Hitzordua eskatzeko:
Telefonoa: 94 470 24 84
Posta elektrónikoa: escuela@camarabilbao.com