Gure estiloa

Imagen de grupo en entrada de la Escuela (id: 74)Irakaskuntza integrala

Ikastetxeak ikaslea jartzen du bere proiektuaren erdian, eta prestakuntza-planteamendu integrala eskaintzen dio. Prestakuntza integral horrek ondoko hauek barne hartzen ditu:

  • Enpresei buruzko ezagutza eguneratuak, enpresa horien beharrekin bat datozenak.
  • Beti ere ikuspegi praktiko batetik bideratuak: “egiten jakin”
  • Erreferentziak txertatzen ditu, profesionalek emandako hitzaldien eta enpresetara eginiko bisiten bitartez.
  • Gaitasunak eta baloreak garatzen ditu:
  • Ahalegina, erantzukizuna, talde-lana, komunikazioa…
  • Ikasketa Planak irakasgai zehatzak barne hartzen ditu, baina, horrez gain, bestelako jarrera eta trebetasunak lantzen ditu transbertsalki.
  • Diziplina osagarriak sakonki jorratzen dira
  • Atzerriko hizkuntzak: ingelesa eta alemana edo frantsesa
  • Informazio eta komunikazio teknologiak

 

 

 

Konpromisoa ikasle guztien arrakastarekinImagen de personas (id: 71)

o   Ikastetxeko prestakuntzak dirauen bitartean eta baita Gradua lortu ondoren ere, Unibertsitate Eskolak konpromisoa hartzen du ikasle guztiekin, hala prestatzen jarraitzeko, nola enplegua lortzeko.

o   Hainbat tresnaz baliatzen da horretarako:

  • Talde txikiak: taldeek 40 ikasle inguru dituzte, eta bi edo hiru azpi-taldetan banatzen dira zenbait ikasgaitarako.
  • Jarduera osagarriak: urtean zehar askotariko jarduerak egiten dira ikasleei laguntzeko pertsonalki garatzen, lanbideaz duten ikuspegia zehazten eta etorkizunerako proiektatzen.
  • Jarraipen pertsonalizatua: ikastetxeak tutore bat esleitzen dio ikasle bakoitzari, bere aurrerapena zaindu dezan, zailtasunak identifikatu ditzan eta horiek gainditzen lagundu diezaion.
  • Lan-poltsa: Harreman estua dugunez enpresekin eta ongi ezagutzen ditugunez ikasleak, eraginkortasun handiz eta azkar kudeatzen ditugu lan-aukerak.

 

Metodologia eguneratuak

Teoria eta praktika uztartzea

  • Ikasgai gehienak garatzeko ikasleek lan praktikoak egiten dituzte, batzuetan enpresek eurek proposatutako kasu errealak izaten direlarik.
  • Diziplina artekotasuna: askotan, irakasgai bat baino gehiago lantzen dira kasu praktiko berberarekin, ikasleak errealitatearekin bat datorren ikuspegia izan dezan.

Ebaluazio jarraia

  • Irakasgai bakoitzaren ikaskuntza-aldi osoan ebaluatzen da ikaslea, eta hainbat mugarri ezartzen dira denbora-tarte horretarako:
  • Lan praktikoak, bakarka edo taldeka;
  • Proba teoriko edo praktikoak;
  • Proba teoriko edo praktikoak;;
  • Hitzaldiak gelan;
  • Parte-hartzea eta jarrera baloratzea;
  • Oro har, amaierako azterketak ez du izango %50 baino gehiagoko balioa.

Tutoretza-sistema

  • Tutoretza-sistema espreski diseinatu da ikaslearen ikaskuntza prozesua erraztu eta sustatzeko. Zalantzarik edo zailtasunik badago, ikasleak nahiz irakasleak bere kabuz eska dezake tutoretza, helburu honekin: proaktibotasuna eta arazoei aurrea hartzea.

 

Goi-mailako irakasleak

Irakasle guztiek dute esperientzia akademiko zabala, 18 urtetik gorako ibilbidea dutelarik, batez beste.

Irakasleen %70 baino gehiagok beren irakaskuntza-lanak tartekatzen dituzte zuzendaritza mailako jarduera profesionalen batekin, eta hala, hobeto helarazten dizkiete ikasleei enpresen errealitatea, beharrizanak eta behar dituzten erantzunak. 

Gure irakasleak >>

 

Nazioarteko orientazioa

Zentroak beti pentsatu du globalizazioa fenomeno geldiezin eta saihestezina dela, eta nazioartekotzea benetako erronka dela enpresentzat, baita ere ETEentzat.

Baina, aukera paregabea ere bada horretarako prestakuntza egokia duten profesionalentzat.

Baina, aukera paregabea ere bada horretarako prestakuntza egokia duten profesionalentzat.

  • Ondo menderatuko dituzte atzerriko bi hizkuntza.
  • Ingelesa erabiliko dute komunikazio-hizkuntza gisa 3. eta 4. mailetako Ikasketa Planaren zati handi batean.
  • “Nazioartekotzean eta logistikan” espezializatuko dira.
  • Etengabe erabiliko dituzte nazioarteko erreferentziak eta enpresen kasuak.
  • Nazioarteko programari esker, 4. ikasturteko ikasleek aukera dute Europako ospe handiko unibertsitateetara joateko, non Europa mailako titulazio bikoitza eskuratzen baitute askotan.

 

Hurbil enpresengandik

Oso lagungarri da lotura izatea Bilboko Merkataritza Ganberarekin, enpresekin harremanetan jarri ahal izateko.

  • Zuzendaritza-karguen hitzaldiak
  • Bisitak instalazioetara
  • Kasu praktikoetan parte hartuko dute
  • Praktikak eskainiko zaizkie ikasleei