Aurkezpena

Imágen de libros de Marketing (id: 73)

Bilboko Merkataritza Ganberaren unibertsitate eskola ofiziala 1990ean jarri zen martxan eta 1998an atxiki zitzaion Euskal Herriko Unibertsitateari. Bere helburu nagusia da gure inguruko enpresei hobeto garatzen laguntzea, eta goi mailako profesionalak prestatzen ditu horretarako.

Beraz, zure moduko gazteak prestatzeko proiektu bat da, zu eta zu bezalako beste batzuek profesional eta zuzendaritza-karguen belaunaldi berri bat osatuko duzuelako eta gai izango zaretelako etorkizunean gure enpresak zuzentzeko, gero eta lehiakorragoa eta nazioartekoagoa den merkatu honetan.

Etengabe aberasten eta modernizatzen dugun proiektu bat da. Horregatik, gaur egun eboluzionatu egin dugu eta Goi mailako Hezkuntzako Europako Espaziora egokitu gara (46 herrialdetan ezarrita dagoena) Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Gradu berriari esker.

Horrela beraz, prestakuntza hobea, abantaila gehiago eta aukeraz beteriko etorkizuna bermatzen dizugu.