• Non zaude
  •    Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua
  •      >>>   Hizkuntzak

Hizkuntzak

Nazioarteko orientazioa da Eskolaren bereizgarrietako bat. Horregatik, lehentasunezkoa da atzerriko hizkuntzak menperatzea.

Ikasketak amaitzean, ikasleak guztiz menperatuko du ingelesa, eta gai izango da alemanez edo frantsesez erraz komunikatzeko.

Gainera, Ikasketa Planeko 3. eta 4. mailetan ingelesa da komunikazio-hizkuntza garrantzitsuena, beraz, ikasleek behar adinako gaitasuna eskuratu behar dute maila horietara iritsi baino lehen.

Hizkuntzak Ikasketa Plan Ofizialean

Enpresa Kudeaketa eta Marketin Graduan hizkuntzei buruzko bi irakasgai ofizial bakarrik daude:

  • B hizkuntza: Enpresarako ingeles aurreratua.
    Enpresako ingelesera bideratua. 
    Lortu beharreko erreferentziazko maila: C1
  • C hizkuntza: Enpresarako alemana / frantsesa
    Enpresako alemanera / frantsesera bideratua
    Lortu beharreko erreferentziazko maila: B2

Horregatik, ikasleak ingeleseko B2 maila izan behar du gutxienez titulazioko ikasketetan sartu baino lehen, eta alemaneko edo frantseseko B1 maila ere bai.

Halere, baldintza hori betetzen ez duten ikasleek aukera izango dute Graduan sartzeko, baldin eta konpromisoa hartzen badute ikasturtearen lehen hiru urteetan maila hori eskuratzeko. Hain zuzen horretarako dauka Eskolak “Hizkuntzak Ikasteko Programa Osagarria” (HIPO), Ikasketa Planarekin bateragarria eta bertan integratua.


"Hizkuntzak Ikasteko Programa Osagarria" (HIPO)

Programa horrek urteko irakasgai bat du hizkuntza bakoitzeko Graduaren lehen hiru urteetan (Ingelesa I, II eta III; Alemana I, II eta III; Frantsesa I, II eta III). Irakasgai hori gaindituz gero, ikasleak aise gaindituko ditu 4. mailako hizkuntza irakasgaiak.

  • Astean 4 ordu irakasgaiko ikasturte osoan zehar
  • Talde txikietan
  • Esperientzia handiko irakasle natiboekin
  • Enpresako hizkuntzara bideratutako metodologiarekin
  • Hizkuntza gaitasun guztiak konbinatuz (ulermena eta ahozko zein idatzizko adierazpena) edozein ingurunetan (aurrez aurre, telefonoz, agiriak, e.a.)

Ganbera erakunde akreditatzaileen zentro aztertzaile ofiziala da

Gainera, hala nahi duten ikasleek aukera izango dute hizkuntzaren ezagutzari buruzko izen handiko erakundeen akreditazioak eskuratzeko, Bilboko Merkataritza Ganbera baita zentro aztertzaile ofiziala:

  • Cambridge English (University of Cambridge-n dibisioa)
  • Goethe Institut (Alemaniako Gobernuaren menpeko erakundea)
  • Chambre de Commerce et d’Industrie de Paris-Île de France

Goethe institute (id: 175)cambridge english (id: 176)chambre de commerce de Paris (id: 174)