• Non zaude
  •    Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua
  •    Amaitzean
  •      >>>   Lan Poltsa

Lan-poltsa

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak Laneko Orientazio zerbitzua eta Lan-poltsa eskaintzen die ikasle ohiei.

Graduatu batek Lan-poltsan sartzea eskatzen duenean, balorazio-elkarrizketa bat egiten zaio bere profil akademikoa eta profesionala definitzeko, bere interes-eremuak identifikatzeko, Curriculum Vitaea egiten laguntzeko, eta aholkuak emateko lana bilatzeko orduan baliagarri diren bitarteko eta tresnei buruz.

BMGUEn lan-eskaintzak jasotzen dira, bai aukeraketa enpresenak eta bai hautagaiak zuzenean eskatzen dituzten konpainienak.

Enpresa horiek Lan-poltsako Inprimakia bete behar dute, eta bertan adierazten dituzte lanpostua eta harekin lotutako baldintzak eta eskakizunak, BMGUEk hautagaien aurre-aukeraketa bat egin dezan.

Aurre-aukeraketa egiteko Lan-poltsan dauden pertsonengana jotzen da; lan eskaintzan adierazitako baldintzetara ongien egokitzen diren profilak identifikatzen dira, eta eskaintzari buruzko informazioa ematen zaie.

Azkenik, interesatuta dauden graduatuen curriculumak bidaltzen zaizkio eskaintza egin duen enpresari, behin betiko aukeraketa egin dezan bere irizpideen arabera.

 

Kontaktua:

Kontaktuaren formularioaren bidez

Tel.: 94 470 24 84