Irteera profesionalak

Dimentsio orokorra / polibalentea

Graduaren helburuetako bat da polibalentzia eta malgutasun maila handia ematea enpresa barruan graduatuari. Ezaugarri horiek oso garrantzitsuak dira enpresa txiki edo ertainetan, non ezaugarri orokorrak dituzten profesionalak behar baitira, askotan beren gain hartu behar izaten dituztelako hainbat funtzio edo, behintzat, irizpideak izan behar dituztelako egoerak interpretatzeko edo erabakiak hartzeko. 

Baina enpresa handiei ere komeni zaie teknikariek eta zuzendaritza-karguek antolakundearen irudi global eta integratzailea izatea.

Horregatik, profesionalak prestakuntza orokorra izan behar du enpresaren ingurune ekonomikoari eta funtzio garrantzitsuenei buruz:

  • Ekonomia                                     
  • Finantzak
  • Enpresa arloko zuzenbidea
  • Estrategia
  • Giza baliabideak 

 

Marketin/merkataritza dimentsioa

arduera komertziala merkataritza arloko antolakunde guztietan ematen da. Badira zenbait enpresa produkzio-lanik egiten ez dutenak, funtsean bitartekaritza funtzioa betetzen dutelako; beste antolakunde batzuek ez dute langilerik kudeatzen, profesional bat baino ez dutelako edo zeregin guztiak kanporatzen dituztelako; e.a. Eta hala ere, enpresa guztiek produktuak edo zerbitzuak saltzen dituzte, eta diru-sarrera horiekin ordaintzen dituzte hornitzaileak, langileak, jabeak edo akziodunak.

Baina jarduera hori gero eta konplexuagoa da, batez ere herrialde garatuetako ingurune lehiakorretan, eta produktua edo zerbitzua merkaturatzeari inplizituki lotutako beste zeregin batzuk garatu behar izaten dira, batzuk merkatura iritsi baino lehen eta beste batzuk iristearekin batera edo iritsi ondoren.

Ondorioz, “Marketin” terminoaren inguruan kokatzen diren hainbat profil profesional sortu dira.

 

EsparruaJardueraJarduera
Ikerketa
Ikerketa komertziala
Merkatu azterketak
Kontsumitzailearen portaera
Merkatu aukerak identifikatzea
Lehiakideen azterketa
Benchmarking-a
Ikerketa-proiektuen burua
Plangintza estrategikoa
Jomuga merkatuak zehaztea
Segmentazioa eta posizionamendua
Banaketa kanalak – Trade Marketing-a
Plangintza ekonomiko finantzarioa
Berrikuntza
Marketin zuzendaria/burua
Produktuak
Produktua definitzea
Prezio-politika
Produktu berriak merkaturatzea
Product Manager / Produktu burua
Komunikazioa
Markaren garapena
Publizitatea
Harreman publikoak
Harreman marketina, zuzena eta interaktiboa
Merchandising-a eta komunikazioa salmenta puntuan
Irudi korporatiboaren kudeaketa
Hedabideen plangintza
Komunikazio zuzendaria/burua
Publizitate kontuen exekutiboa
Harreman publikoak
Hedabide planifikatzailea
Kudeaketa komertziala
Plangintza komertziala
Salmenta-sarea
Lantalde komertzialen zuzendaritza
Sustapen komertziala
Marjina komertziala zehaztea
Aurrekontua eta kontrol komertziala
Zuzendari komertziala
Salmenta burua
Sustatzaile komertziala
Establezimendu komertzialak
Establezimendu komertzialen kudeaketa
Salmenta puntuko marketina
Establezimendu komertzialeko burua
Bezeroen kudeaketa
Salmenta eta negoziazio teknikak
Kontu handien kudeaketa
Leialtze marketina
Kalitatea
Bezeroarentzako arreta
Laguntza teknikoko zerbitzuak
Exekutibo komertziala/Salmentako exekutiboa
Salmentako agentea
Kontu handietako exekutiboa
Leialtze arloko arduraduna
Bezeroaren arretarako arduraduna
Laguntza teknikoko arduraduna
Banaketa eta Logistika
Operazio logistikoak (intermodalitatea)
Stock-en kudeaketa
Hornikuntza
Garraioa
Banaketa arduraduna
Operatzaile logistikoa
Garraio operatzailea
Nazioartekotzea
Nazioarteko merkataritza
Kanpo sustapena
Lankidetza atzerriko enpresekin
Nazioarteko zuzendaria
Esportazio zuzendaria/burua
Harreman marketina, zuzena eta interaktiboa – Marketin digitala
Harreman marketina
Marketin zuzena eta interaktiboa
E-commerce
Marketin digitaleko arduraduna
Onlineko kanalaren arduraduna
Community managerra