• Non zaude
  •    Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua
  •    Amaitzean
  •      >>>   Graduatuaren profila

Graduatuaren profila

Prestakuntza prozesua amaitu ondoren, graduatuak ezaugarri hauek dituen profila eskuratu behar du:

  • Enpresaren ikuspegi globala izatea, gai izan dadin malgutasunez jokatzeko eta antolakundearen barruan erantzukizun desberdinak hartzeko.
  • Ikuspegi espezializatua izatea marketin funtzioari eta hartatik eratorritako diziplinei buruz: merkatu ikerketak, kontsumitzailearen portaera, bezeroarentzako arreta, nazioartekotzea, e.a.
  • Nazioarteko orientazio argia izatea eta hainbat hizkuntza menperatzea, ahoz eta idatziz komunikatzeko.
  • Erraztasunez eta erabiltzaile mailan baliatzea informazio eta komunikazio teknologiak.
  • Balore eta gaitasun hauek izatea: erantzukizuna, diziplina, taldeko lana, ahozko eta idatzizko komunikazioa, e.a.

Eskainitako prestakuntza horizontal eta orokorrak aukera ematen dio graduatuari erraz integratzeko tamaina txiki eta ertaineko erakundeetan, zeintzuetan langileak bere gain hartu behar baititu hainbat funtzio eta erantzukizun garrantzitsu. Horrelako enpresek -ohikoenak gure inguruan- profil profesional jakin bat eskatzen dute, garrantzi handia ematen diotelarik graduatuaren malgutasun eta polibalentziari.

Bestalde, marketineko espezializazioak aukera ematen dio graduatuari antolakunde handiagoetan sartzeko eta funtzio espezializatuagoak onartzeko marketin arloan edo hartatik eratorritako diziplinetan: merkatu ikerketak, produktua, merkaturatzea, banaketa, logistika, nazioartekotzea, komunikazioa eta publizitatea, e.a.

Graduatuaren prestakuntza abiapuntu egokia da halaber ekintzailetza proiektuak abiarazteko.

Graduatuak atzerriko hizkuntzak eta informazio eta komunikazio teknologiak menperatzen ditu, eta beraz, aukera du beste postu edo funtzio batzuk betetzeko.